XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Juanikoteak: %31.4
Mailu behatzak: %16.8
Maskorrak: %54.4
Zauriak: %21.1


Ez-ohizko kolorazioa: % 10.9
Protesiak: % 8.7
Pultsu pedioen gabezia: % 20.2
Atzazalen ebakera okerra: % 37
Oinetako desegokiak: % 29.6

Juanikoteen % 73.4 aldebikoa zen eta mailu-behatzei dagokienez, % 67.2 behatz baten baino gehiagotan antzematen zen.

Bai larruaren ez-ohizko kolorea eta bai pultsu pedioen gabezia ere aldebikoak ziren %92.9an eta %68an hurrenez hurren.

Maskorren %81.2 oinzoletan kokatu zen, eta gainontzeko % 18.8 oin-alboetan, % 37 anizkuna zelarik.

Diabetikoen % 8.6ak protesi bat edo besten beharra zeukan (behatzen artekoak, plantilak...)

Azkenik, ultzerei buruz esan dezakegu, geure taldean behintzat, behatzen artean kontabilizatutako kopurua zela handiena beste kokapenekin konparatuz.

ONDORIOAK:

1. Gaixo diabetikoen oinen kalteen kopurua ez da batere baztertzekoa.

2. Beraz, oso inportantea da aldaketa eta gaitz hauen prebentzioa eta diagnostiko lasterra eta horretarako ezinbestekoa da diabetikoen heziketa diabetologikoa arlo honetan.